Korrelazio partziala aldagairen baten eragina baztertzen duen bi aldagaien arteko korrelazioa da, bereziki hirugarren aldagai horiek, aldagai nahasle izenekoak, bi aldagaien arteko korrelazioan sorrarazten duten distortsioa ezabatze aldera.…
Korrelazio-koefiziente biseriala bi aldagai kuantitatiboen arteko Pearson-en korrelazio linealeko koefizientea (ikus, korrelazioa) estimatzen duen estatistiko bat da, aldagaietako bat dikotomiko bihurtu denean medianatik alde banatara dauden datuak bereiziz (ikus, dikotomizazioa), eta aldi berean banaketa normalari jarraitzen dionean. Adibidez, demagun proba bateko puntuazioaren eta probaren aurretik subjektuak duen antsietate mailaren arteko korrelazio koefizientea estimatu nahi dugula; bi aldagai horiek kuantitatiboak dira berez, baina probako puntuazioari buruzko datuak zuzenean jaso ditzakegun bitartean, antsietateari buruzko datuak antsietate handia/txikia moduan bakarrik jaso behar ditugu, jakin arren oinarrian antsietatea aldagai ezkutu kuantitatiboa dela, neurotransmisoreen kantitatearen araberakoa delako, eta banaketa normalari jarraitzen diola datua. Era horretan jasota, bata eskala kuantitatibo batean eta bestea eskala dikotomiko batean, jatorriko aldagai kuantitatiboen arteko Pearson-en korrelazio-koefizientearen estimazioa egiten du korrelazio biserialak.
Korrelazio biseriala kalkulatzeko formula bat ondokoa da, izanik aldagai kuantitatiboa:
non
Korrelazio koefiziente biserialak [-1,1] tarteko balioak hartzen ditu eta Pearson korrelazio koefizientea bezala interpretatzen da,
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.