Korrelazio-matrizea
Estatistikan, korrelazio-matrizea aldagai-multzo bateko aldagai-bikoteen arteko korrelazio-koefizienteen zerrenda da, matrize batean ordenaturik, korrelazio bakoitzeko aldagaiek dagokion errenkadak eta zutabeak ematen dutelarik. Korrelazio-matrizeak simetrikoak dira (berdinak dira x aldagaiaren eta y aldagaiaren arteko korrelazioak, alde batetik, eta x aldagaiaren eta x aldagaiaren artekoak, bestetik), eta unitate elementuak osatzen du diagonala (aldagai baten eta bere buruaren arteko korrelazio koefizientea 1 da). Beste hizkuntzetan: ingelesez, correlation matrix; gaztelaniaz, matriz de correlación.
Ikus, gainera