Ezkutuko aldagaiak, estaliak edo latenteak ere deituak, zuzenean behatu ezin daitezkeen aldagaiak dira, baina beste aldagai behagarrien bitartez estimatzen direnak, eredu estatistiko baten baitan. Hainbat aldagai biltzen dituztenez, aldagai latenteek kontzeptu konplexuak jasotzen dituzte, eta batzuetan aurrez definituriko kontzeptu teoriko eta abstraktoekin datoz bat, konstruktoekin alegia (adimena, antsietatea, ...) alegi. Bereziki psikometrian erabiltzen dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, latent variables; gaztelaniaz, variables latentes.
Loturiko artikuluak
KonstruktoakGiza eta gizarte zientzietan, eta bereziki psikologian, konstruktoa kontzeptu konplexu eta abstraktoa da, helburu zientifiko bati jarraiki eratu baina zuzenean ezin neurtu daitekeena. Konstruktoak kontzeptu erabilgarriak dira egitateak laburbildu eta…
Aldagai kategorikoakEstatistikan, aldagai kategorikoak edo kualitatiboak kategoriak edo modalitateak, eta ez balio kuantitatiboak, hartzen dituzten aldagaiak dira. Adibidez, sexua, egindako ikasketa-mota (oinarrizkoa, ertainak, goi mailako ikasketak) aldagai kategorikoak. Haien artean…
Aldagai estatistikoakAldagai estatistikoa (ikus, aldagaia, kontzeptu orokorrerako) objektu baten propietate edo ezaugarri bati buruz jaso edo neurtzen dena da, zehatz definitu, behatu eta kodetua, bateraezinak diren neurri edo balio…