Émile Durkheim (1858-1917) frantses soziologoak kontzeptu gisa asmatua, kontzientzia kolektiboa gizarte batean gizabanakoek dituzten jokabide, sinesmen eta sentipen komun eta partekatuak dira, instituzio sozialen bitartez eratuak eta transmitituak, erritualak erabiliz edota zuzeneko edo zeharkako hertsapenez. Indibiduoengan islatzen bada ere, kontzientzia kolektiboa gizarte osoari dagokio, eta bizitza propioa izango luke. Durkheim-en arabera, kontzientzia kolektiboan oinarrituta sortuko litzateke elkartasuna, gizarteak baturik (ikus, kohesio soziala) atxikitzeko modua.
Loturiko artikuluak
Elkartasun mekanikoa eta elkartasun organikoa (Durkheim)Émile Durkheim-entzat elkartasuna (ikus elkartasuna, terminoaren definizio orokorrari burua jakiteko) gizartea eratzeko funtsezko elementua da, elkartasun kontzeptu indibiduala (bestea laguntzeko jarrera) gainditzen duena. Kontzientzia kolektiboan oinarritzen da, balore,…
Kontzientzia faltsuaKontzientzia faltsua gizatalde edo gizarte klase batek bere kultura, jokabide eta ekintzen esanahia eta horren ondorioak eta orokorrean bere zirkunstantzia objektiboak ulertzeko duen ezintasuna da. Marxistentzat, funtsezko eta…
KolektiboaAgian kolektiboa gizarte talde gisa bilatzen ari zinen. Kolektibo (latinezko colligere aditzeitk, "bildu") hitzak jende edo erakunde multzo edo elkarte bat edo horri dagokiona adierazten du, bereziki jende edo…