Gobernua (latinezko gubernare hitzetik, "ontzi bat gidatu") estatua eta horren administrazio pubikoa zuzendu eta kudeatu egiten dituen agintaritza da. Zabalean botere legegilea, judiziala eta exekutiboa biltzen ditu, baina…

Kontzentrazio-gobernua herrialde batean krisi larria dagoen uneetan, hala nola krisi ekonomiko, politiko edo instituzional larrietan eta hondamendi- edo gerra-egoeretan, alderdi eta korronte politiko ezberdinak, eta batzuetan aurkakoak ere, batuz osatzen den gobernua da, haien arteko desadostasun politikoak baztertuz krisi larriari ahalik eta eragile politiko gehienek modu egokienean aurre egiteko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gobierno de concentración.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.