Jarduneko gobernua
Jarduneko gobernua da, jabetzako gobernuari kontrajarrita, presidente berria izendatu eta hark gobernu berria osatu bitartean trantsizioko gobernua izateagatik, eskumenak mugatuta dituena. Herrialde bakoitzeko Konstituzioaren arabera, jarduneko gobernua definitzen duten zirkunstntziak eta haren eskumenak aldatu egiten diren arren, oro har, gobernua jardunean dagoela ezartzenda gorteak desegin eta hauteskunde berriak egiten diren kasuetan, konfiantzazko eta zentsurazko mozioak aurrera ateratzen direnean eta presidenteak dimisioa eman edo hiltzen denean. Jarduneko gobernu baten eskumenak kudeaketa- eta ordezkaritza-alderdietara mugatzen dira, eta bereziki legegintza-ekimenaren arloko eskumenak murrizten dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gobierno en funciones.