Kontsumoa (definizioa)


KategoriakEkonomia

Kontsumoa pertsonen azken beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuak eskuratu eta baliatzea da, adibidez, ura edatea, ogia jatea edota liburu bat erosi eta irakurtzea. Zentzu hertsian, inbertsioan ez bezala, kontsumoan baliatzen diren ondasunak eta zerbitzuak ez dira erabiltzen beste ondasun eta zerbitzu batzuk ekoizteko; adibidez, altzari bat ekoizteko makina ez da kontsumoa. Horrela, kontsumoa prozesu ekonomikoaren azken fasea lizateke, ekoitzitakoa xahutuz. Hala ere, batzuen arabera kontsumo produktiboa ere badago, definizio hertsiko azken kontsumoarekin kontrajarria, ekoizpen prozesu batean lehengaiak xahutzearekin loturik; adibidez, "altzaria egiteko 20 kilo zur behar dira" esaten dugunean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, consumption; gaztelaniaz, consumo.

Ikus, gainera

190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.