Kontsumo pribatua eta kontsumo publikoa


KategoriakEkonomia

Kontsumo pribatua eta kontsumo publikoa Barne Produktu Gordina eta eskari agregatua osatzen duten atal edo kapitulu makroekonomikoak dira, eskualde edo herrialde mailan kalkulaturikoak, gehienetan urtea edo hiruhilabetea erreferentzia izanik, edo aurreikusitakoak (eskari agregatuari erreferentzia eginez aipatzen denean).

Kontsumo pribatua familiek eta erakunde pribatuek (enpresa eta beste erakundeek) egiten duten gastu korrontea da, inbertsioa  alde batera utzirik (adibidez, higiezinen erosketak). Kontsumo pribatua bi faktore espezifikok eragiten dute: enplegu maila (eta beraz, modu alderantzizkoan langabezia) eta soldatak dira. Enplegu maila eta soldatak zenbat eta handiagoak izan, kontsumo pribatua hainbat eta handiagoa izateko joera izango du. Badira beste faktore batzuk kontsumo pribatua eragiten dutenak, hala nola presio fiskala eta interes tasa, kontsumo pribatua gutxitu egiten dutenak, interes tasaren kasuan aurrezki handitu egiten dutelako.

Kontsumo publikoa administrazio publikoek egiten duten gastua da, hala nola funtzionarioen soldatak, administrazio publikoek eskuratzen dituzten ondasun eta zerbitzuak, eta kapital finkoaren kontsumoa (depreziazio edo balio galera). Politika ekonomikorako marjin eskasa uzten duten atalak izaten ira, nahiko finkoak direnez. Aukera gehiago eskaintzen ditu inbertsio publikoak.

263 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.