Balio galera fisikoa, funtzionala eta ekonomikoa


KategoriakEkonomia

Balio galera edo balio-galtzea ondasun edo aktibo batek denboran zehar, zehatzago bere bizitza erabilgarrian zehar, jasaten duen balioaren gutxitzea da. Balio galerarako arrazoi zenbait daude:

  • Balio galera fisikoa dela esaten da,   aktiboaren higaduragatik gertatzen denean, denboraren poderioz; adibidez, eraikinak, makinak eta gailuak maiztu, xahutu eta hondatu egiten dira denboran zehar.
  • Balio galera funtzionala da, aktiboa gehiago edo gutxiago erabiltzeagatik sortzen dena, eta beraz kostu aldakor gisa hartu behar dena.
  • Balio galera ekonomikoa sortzen daaktiboaren baliagarritasuna kolokan dagoenean, baina ez higaduragatik, baizik eta merkatuan izandako aldaketengatik (ordezko piezak eskuratzeko zailtasuna) edota efizientzia murritzagatik. Aipatutako arrazoi horiek obsoleszentzia kontzeptuan biltzen dira. Balio galera funtzionala ondasuna egin beharreko lana egiteko nahikoa ez denean ere gertatzen da, eta orduan insufizientzia deitzen zaio.
  • Balio galoera beste arrazoiengatik gertatzen da; esaterako, ondasun higiezinen kasuan, merkatuan ondasu higiezinen merkatu balioa jaitsi delako, edota eraikinaren inguruan beste eraikin batzuk eraiki direlako.

Balio galera fisikoa eta funtzionala amortizazio ekonomikoaren bitartez jasotzen da kontabilitatean.

Hiztegia: ingelesez, depreciation; gaztelaniaz, depreciación.

249 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.