Ekonomian, kontsumo autonomoa beste aldagai batzuen mendean ez dagoen kontsumo zatia da. Kontsumoa funtzio lineal baten bitartez adierazten denean, beste aldagai batzuen, kontsumoa autonomoa termino konstantea da. Adibidez,…
Kontsumo arduratsua edo zehatzago kontsumo sozialki arduratsua, bezeroek euren behar indibidualak asetzearekin batera, ingurumena zaindu eta aurrerapen sozial eta ekonomikoa sustatzen dituen hura da (ikus, gainera, kontzientzia ekologikoa). 1970eko hamarkadan sortu zen, kontzientzia ekologista garatzearekin batera, eta hainbat urtetan kontsumo berde deitu izan den horretara mugatu zen, ingurumenari eta osasunari kaltea egiten ez dieten produktu naturalak eta ekologikoak oinarrian dituena. Geroztik ordea, kontzeptua zabaldu eta alderdi sozialak, hala nola bidezko merkataritza, tokiko ekonomia bultzatzeko zero kilometroko kontsumoa, euren ekoizpen-prozesuan giza eskubideak eta eskubide sozialak bermatzen dituzten produktuen kontsumoa eta orokorrean komunitatea garatzen laguntzen duen kontsumoa, garapen jasangarriaren kontzeptu zabalarekin loturik. Kontsumo arduratsuarekin loturiko beste nozio bat aztarna ekologikoa da, eta ildo horretatik kontsumo arduratsua, bere dimentsio ekologikoan soilik harturik, aztarna ekologikoa minimo egiten duen kontsumoa litzateke. Kontsumo arduratsuaren beste dimentsio batzuk kontsumismoa eta elikagaien xahuketa baztertu, birziklapena eta berrerabilpena dira.
Kontsumo arduratsua bezeroen erabakia da, baina erabaki hori gauzatzeko aukera mateko, ezinbestekoak dira erregulazio-politikak estatuen aldetik, produkzio eta banaketa sistema jasangarri eta bidezkoekin, eta baita ere enpresen gizarte erantzukizun korporatiboa.
Beste hizkunzetan: ingelesez, responsible consumption; gaztelaniaz, consumo responsable.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.