Kontsumo arduratsua edo zehatzago kontsumo sozialki arduratsua, bezeroek euren behar indibidualak asetzearekin batera, ingurumena zaindu eta aurrerapen sozial eta ekonomikoa sustatzen dituen hura da (ikus, gainera, kontzientzia ekologikoa).…

Kontzientzia ekologikoa edo ingurumenarekiko kontzientzia ingurumen-arazoekiko kezka eta arazo horiek konpontzeko jarduketarekiko konpromisoa da, bai maila indibidualean, bai maila kolektiboan eta instituzionalean. Horrela, esan daiteke balio soziala dela, eta, gainera krisi ekologikoari erantzuteko ezinbesteko aurretiazko urratsa. Ingurumen-kontzientziak adierazpen ugari hartzen ditu, erakunde zibiletan parte hartuz eta kontsumo arduratsu eta jasangarria eginez, maila indibidualean, hala nola ingurumenaren aldeko politika eraginkorrak garatuz maila instituzionalean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.