Disentsua pertsona edo erakunde batzuen artean gai bati buruz iritzi, ikuspegi, helburu eta asmo desberdinak daudenean gertatzen den egoera da. Bi eratara bideratu daiteke disentsua: alde batek bere…
Ekintza kolektiboetan, demokrazia ezinbesteko baldintza bilakatu da garaiotan erabaki horren zilegitasuna ziurtatzeko. Hala eta guztiz ere, erabaki hartze demokratikoa, berdintasunean egindako bozketaren bitartez hartutakoa, ez da gatazkak ekiditen dituen prozesua; areago, gehiengoak gutxiengoei inposaturikoa denean, maiz gertatzen dira komunitatean zatiketak eta hausturak. Koertzioa edo hertsapena baztertzea ere komeni da. Bozketaz hartutako erabaki horiek dakartzaten arazo horiek gainditzeko kontsentsua balia daiteke.
Kontsentsua (latinezko consensus hitzetik, literalki "zentzuen batasuna") talde edo komunitate batean erabakiak hartzeko negoziazio prozesua da, interes desberdinak daudenean erabakiak denon adostasunez hartzea bilatzen duena. Esan bezala, ez da bozketaz erabakitzeko modua, gutxiengoei gehiengoaren indarrez ezer inposatu gabe burutu nahi den prozesua baita, kide guztiek partekatzen dituzten balore eta sinesmenetan oinarriturikoa, eta elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez burutua. Ideia okerra da, halaber, kontsentsua asanbladan, lidergorik gabe, garatzen den prozesua dela; prozesu formal eta zuzendu beharrekoa da ordea, eta horretarako zuzentzaileen beharra izaten du.
Ikus, gainera,
Beste hizkuntzetan: ingelesez, consensus; gaztelaniaz, consenso.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.