Auzokotasun efektua edo auzo efektua pertsona batek bere ingurukoen portaera berdinak izaten dituela baieztatzen duen efektu, printzipio eta teoria da. Bereziki psikologia sozialean erabili izan da, botoa, ikasketa…

Kontsentsu faltsuaren efektua, adostasun faltsuaren efektua edo akordio faltsuaren efektua prozesu psikologiko eta isuri kognitiboa da, zeinaren bitartez subjektu batek besteek berak bezala pentsatu edo iritzi, uste eta ikuspegi bera dutela uste duen . Psikoanalisiaren ikuspuntutik, proiekzio deritzon defentsa-mekanismoa da, gure pentsatu edo jokatzeko moduari buruz bakarrik edo gutxiengoan ez gaudela sinetsi eta horrela gure autoestimua ziurtatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, false consensus effect; gaztelaniaz, efecto del falso consenso.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.