Proiekzio psikologikoa pertsonek duten defentsa-mekanismoa da, norberarentzat onartezinak diren esperientzia, ezintasun, antsietate, sentimendu eta pentsamendu negatiboak beste pertsonengan edo beste gauzetan kokatzen dituenean, norberaren irudi propioa zaintzearren. Esan liteke proeikzio psikologikoa pertsonaren negatibo denaren esternalizazioa dela. Proiekzioa bereziki psikoanalisiaren baitan aztertutako mekanismoa da. Horren adibide garbi bat zerbaiten errua irrazionalki besteari botatzea da, narzisismoak norberaren buruari kritika egitea onartzen ez duenean. Proiekzioa positiboa ere izan daiteke, besteari guztiz errealak ez diren kualitate onak esleitzen dizkiogunean, gure desirak modu faltsu batean asetzeko, adibidez bikotekidearen edo seme-alaben bertuteak (edertasuna, ...) gehiegi laudatzen direnean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
PsikoanalisiaPsikoanalisia Sigmund Freudek XIX. mendearen bukaeran abiarazitako gogamenaren teoria eta terapia mentala da. Asaldura psikologikoak hatzeman eta gainditzeko metodo terapeutikoa moduan, bereziki pazienteak terapeutak proposatzen dizkion gaien inguruan libreki…
AntsietateaAntsietatea edo herstura tentsio, ezinegon eta asaldurazko emozioa da, subjektu batek arrisku bat mehatxutzat hartzen duenean sortzen dena, mehatxu hori guztiz identifikatzeko gauza izan ez, eta ondorioz horri…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.