Kontrol-taldea


KategoriakEstatistika

Kontrol-taldea (ikus, gainera, kontrol-ikerketa) saiakuntza edo esperimentu batean aztertu nahi den tratamendua jasotzen ez duen taldea da, tratamendua jasotzen duen taldearekin, tratamendu-talde edo talde esperimentalarekin alegia, konparatzen dena. Adibidez, botika ematen zaion pertsona-talde batean (tratamendu-taldean, alegia) izandako emaitzak interpretatzeko, beharrezkoa da botika eman ez zaion taldean (kontrol-taldean) izandako emaitzak izatea. Tratamendu- zein kontrol-taldeen aukeraketa eta eraketa modu berean gauzatu behar dira, faktore kontrolezinek talde batean edo bestean eragin dezaken alborapen edo desbideratzeak saihesteko. Adibidez, espezie bateko portaerari buruzko esperimentu batean talde esperimentala eta kontrol-taldea esparru geografiko berekoak izan beharko lirateke, jatorriaren balizko eragina saihesteko, eta kasu horretan esparru geografikoa kontrol-aldagaia litzateke.

Ikus, gainera

  • Kontrol-aldagaia, esperimentuen diseinuko beste kontzeptu bat, kontrol-taldearekin zerikusirik ez duena.
203 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.