Tratamendua (saiakuntzak)
Saiakuntza edo esperimentuen diseinuan, tratamendua unitate esperimentalei ezartzen zaizkien kondizio eta faktore-mailak dira, banaka edo konbinatuta, haiek erantzun-aldagaian izan dezaketen eragina aztertu asmoz. Adibidez, botika maila desberdinen eraginak ikertu nahi badira, tratamendua botika maila desberdinak izango dira. Diseinu esperimental konplexuagoetan, faktore batzuk konbinatzen dira batera, eta kasu horretan tratamendua faktore horiei buruz unitate bakoitzean ezartzen diren kondizio esperimentalen multzoa da.