Kontabilitate-balioa (balio kontablea)


KategoriakEnpresa

Kontabilitate-balioa edo balio kontablea enpresa baten kontabilitateko liburuetan ondareko elementu duen bati esleitzen zaion  balioa da. Balio hori balorazio-irizpide jakinen arabera zehaztu behar da, eta haien artean garrantzitsuena da kostu historikoa, aktiboak erosketa-prezioaz edo ekoizpen-kostuaz baloratzen dituena, hondatze edo narriaduragatik izandako galerengatik (ikus, balio-galera) egindako amortizazio metatua kenduta.

Enpresa osoari buruz, berriz, kontabilitate-balioa aktiboa ken pasibo galdagarria da, eta enpresaren osoaren balioa adierazten du.

Beste hizkuntzetan: gazteleraz, valor contable.

162 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.