Balio-gordailua eros-ahalmena gaur egunetik etorkizunera eramateko erabil daitekeen edozein produktu edo "gauza" bat da. Balio-gordailu batek bete behar baldintza nagusia iraunkortasun edo iraungitze-eza da, eta bere balioa nahiko…

Marketinean, balio-proposamena enpresak eskaintzen duen produktu edo zerbitzuari buruz bezeroari egiten dion adierazpena da, produktu edo zerbitzua zertarako den komenigarria edo beharrezkoa, bere beharrak zergatik asetuko dituen eta lehiakideena baino hobea zergatik den azaltzen duena. Balio-proposamena enpresak bezeroari egiten dizkion komunikazio guztietan azaldu beharko litzateke eta argia, sinplea, ulerterraza eta bakarra izan beharko litzateke.
Beste hizkuntzetan: imgelesez, value proposal, value proposition; gaztelaniaz, propuesta de valor.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.