Konglomeratuzko laginketa edo mordokako laginketa populazio konglomeratu edo arlotan banatu, konglomeratu horietako batzuk aukeratu eta haietatik elementu guztiak jasotzen dituen laginketa mota da. Arlokako laginketaren aldaera bat da. Adibidez, konglomeratuzko laginketa egiten da ikasleen ingeles-mila aztertzeko Euskal Herriko ikastoletatik ikastola batzuk aukeratu eta haietan ikasle guztiak aztertzen direnean. Konglomeratuzko laginketa bereziki justifikatuta dago konglomeratuak haien baitan aski heterogeneoak direnean, eta beraz haiek populazioaren islada egoki eta fidagarria direnean (adibidean, ikastola batean ikasleek denetariko ingeles maila dutela irizten denean alegia). Abantaila kostuan datza, ikasleak populazio osotik zuzenean aukeratuko balira, eskola desberdin askotara joan beharko luke ikerlariak datuak jasotzera, baina konglomeratuzko laginketan eskola bakan batzuetara bakarrik joango litzateke, hori bai, haietan ikasle guztiak aztertuko beharko lituzke. Bada ordea konglomeratuzko laginketaren bi aldiko aldaera bat (bi aldiko konglomeratuzko laginketa), aukeratutako konglomeratu edo arloetan, berriz ere beste laginketa bat burutzen duena, azken laginketa-unitateak aukeratzeko (arestiko adibidean, aukeratutako eskoletatik ikasle batzuk baino aukeratzen direnean). Konglomeratuzko laginketak lagin-errore handia sorrarazten du orokorrean, hautaturiko konglomeratuek, beraien artean homogeneoak izanik, populazioa osoa ez islatzeko arriskua ekartzen baitute.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cluster sampling; gaztelaniaz, muestreo por conglomerados.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Igoera-koefizientea eta laginketa-frakzioaIgoera-koefizientea (igoera-faktorea ere deitua) eta laginketa-frakzioa laginketan kalkulatzen diren parametroak dira. N populazioaren tamaina eta n lagin-tamaina izanik, igoera-koefizientea N/n da, lagineko elementu bakoitzak populazioko zenbat elementu ordezkatzen…
Laginketa geruzatua edo estratifikatuaLaginketa geruzatua edo laginketa estratifikatua laginak osatzeko metodo bat da, non elementuak populazio osotik zuzenean aukeratu ordez, aurrez ezarritako geruza edo populazioaren azpimultzoetatik egiten den. Horrela, lagina adierazgarriagoa…
Behaketa-unitateaIkerketa batean, behaketa-unitatea behatu eta haren gainean informazioa edo datuak jasotzen diren elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen…