Agian, konfabulazio hitzaren adiera guztiak ari zinen bilatzen.
Psikologian, konfabulazioa subjektu batek fantasiak edo egiazkoak ez diren gauzak asmatu, sinetsi eta kontatzea da. Mitomanian ez bezala, konfabulazioan, subjektuak sinetsi egiten ditu fantasia horiek. Konfabulazioa ohikoa da gainbehera neurologiko larria duten adineko pertsonengan.
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Desplazamendua (psikologia)Psikologian, desplazamendua subjektuen babes-mekanismo mota bat da. Hartan, subjektuak amorruaren zuzeneko eragileak ez diren beste batzuen aurka jotzen du bere amorrua bideratzeko, haiek ahulagoak edo sozialki onargarriagoak direnez…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.