Komunitatea orokorki edo arlo jakin batean elkartasunezko interes komunak eta ikuspegi gutxi gorabehera homogeneoak dituen gizatalde txikia da, espazioak eta denborak partekatzen dituena jarduera zenbait garatzeko. Definizioa aski zabala eta aski desberdinak diren taldeak bildu ditzake, hala nola etxe bateko bizilagunak, hezkuntza komunitateak, lantoki bateko langileak, problematika eta dinamika desberdinekin. Aipatu izan da terminoaren konnotazio diskurtsibo positiboa, hal nola sozializaziorako oinarrizko espazio gisa, ikerketa antropologiko eta soziologikoan komunitateek dituzten alde negatiboak baztertu eta ikerketan komunitateak babestu eta defendatu beharreko talde sozial gisa hartzea ekar dezakeena.
Loturiko artikuluak
Hezkuntza komunitatea (eskola komunitatea)Eskola-komunitatea edo hezkuntza-komunitatea eskola osatu eta hezkuntza-sisteman integraturik eta koordinaturik jarduten duten eragileen multzoa da. Definizio orokor horretatik abiatuta, hezkuntza-komunitatea ikusmolde desberdinen arabera gauzatu daiteke. Alde batetik, hezkuntza-sistematik…
AuzolanaAuzolana auzo edo herri bateko herritarrak komunitatearen edo haietako baten edo batzuen alde elkartasunez, laguntza gisa eta ordainik gabe kolektiboki lan egiteko elkartzen dituen Euskal Herriko ekimen kolektiboa…
Hiztun-komunitateaHiztun-komunitatea, hiztunen komunitatea, hizkuntza-komunitatea edo hiztuneria hizkuntza natural jakin bat eta hura erabiltzeko modua, bereziki hizkuntza errepertorio edo katalogo komun baten bitartez, partekatzen duten hiztunen taldea da. Kontzeptu…