Komunitatea orokorki edo arlo jakin batean elkartasunezko interes komunak eta ikuspegi gutxi gorabehera homogeneoak dituen gizatalde txikia da, espazioak eta denborak partekatzen dituena jarduera zenbait garatzeko. Definizioa aski…

Hiztun-komunitatea, hiztunen komunitatea, hizkuntza komunitatea edo hiztuneria hizkuntza natural jakin bat eta hura erabiltzeko modua, bereziki hizkuntza errepertorio edo katalogo komun baten bitartez, partekatzen duen taldea da. Kontzeptu lausoa da, hizkuntza jakin batez komunikatu egiten den komunitatea adieraz dezakeena, edo beste alde batetik, era jakin batean, dialekto batez, soziolekto batez edo estereotipo edo markatzaile batzuk erabiliz, mintzatzen den taldea izan daiteke. Hizkuntza batez mintzatzeaz gainera alegia, hiztun komunitateak hizkuntzatik at dauden elementuak ere bil ditzake, identitate kulturala osatuz horren inguruan. Beraz, maiz hiztun komunitatearen kidetza definitzerakoan hizkuntzaz gainera, bestelako identifikazio mekanismoak (geografikoak, etnikoak, …) ere aztertu behar dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, speech community; gaztelaniaz, comunidad de hablantes.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.