Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.
Kolonia industrialak garai bateko enpresek langileentzat eraikitzen zituzten etxebizitza multzoak ziren, ohiko zerbitzuekin batera (eskola, ospitalea, eliza, denda, ...), lantegitik oso gertu eta herri eta hirietatik aparte. XVIII. mendearen bukaeran sortu ziren Ingalaterran eta XX. mendeko lehen hamarkadetara eraiki ziren industrializazio bidean zeuden hiri eta eskualdeetan. Horien helburua langileak lantegitik gertu bizitzea zen, enpresako lantegietako beharginei eta horien familiei aterpea eta bestelako zerbitzuak eskainiz horretarako. Kolonia industrialen sorrerak itxuraz enpresari kapitalistaren langileenganako elkartasuna adierazten duen arren, enpresariaren paternalismoz eta batzuetan interes ezkutuekin (langileak kontrolatzea, besteak beste) eraiki ziren.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, company town; gaztelaniaz, colonia nidustrial, colonia obrera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.