Klimaterioa edo klimakterioa, ingelesez climacteric, gazteleraz climaterio, (antzinako grezierazko κλιμακτηρικός, klimakterikos, "mailakatze", "gradazio") emakumeek ugalketa-fasetik ugalketarako gai ez diren fasera bitartean igarotzen duten denbora da, emakumeengan aldaketa fisiko eta psikikoak eragiten dituena. Helduarotik zahartzarorako igarotze-alditzat ere hartu izan da. Menopausiarekin nahastu izan bada ere, kontzeptu ezberdinak dira guztiz: menopausia zehazki hilekorik gabe urtebete pasatzen den unea den bitartean, klimaterioa aldi luzea da, urte batzuetan zehar gertatzen dena, perimenopausia deitu izan den kontzeptu lausoa baino luzeagoa ere badena, eta bereziki obarioen funtzioen gainbeherarekin bat gertatzen da. Nekea, gihar eta hezurretako mina eta itolarriak eta arnasestuak, genitalen atrofia (bereziki baginako lehortasuna) klimaterioaren sintomak izaten dira.; aldi horretan osteoporosiaren eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua ere gehitzen da.1
Mendebaldeko kulturan, klimaterioak emakumearen gutxiespen soziala dakarren bitartean, ustez interes eta motibazio sexuala ere galtzen dituelako aldi horretan, beste kultura batzuetan klimaterioak emakumearen rol kulturala indartzen du. 2
Erreferentziak
1.
Blümel JE, Lavín P, Vallejo MS, Sarrá S. Menopause or climacteric, just a semantic discussion or has it clinical implications?
C. 2013;17(3):235-241. doi:
10.3109/13697137.2013.838948
2.
Notelovitz M. The Climacteric in Perspective: Proceedings of the Fourth International Congress on the Menopause. Springer Science & Business Media; 2012.
Loturiko artikuluak
Psikologia ebolutiboaPsikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa…
Akieszentzia eta erreaktantziaTest psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…