Masako ekoizpenerako muntaketa-kate bat, Ford lantegian. 1913.
Kateko ekoizpena, kateko lana, kateango ekoizpena, kate-ekoizpena, serieko ekoizpena, masako ekoizpena edo masa-ekoizpena produktu estandar bat bere ekoizpen-fase guztietan modu sekuentzial eta jarraituan produkzio-sistema da, produktu bukatua ekoitzi bitarteko artikulu edo unitateak guztiak bata bestearen ondoren muntaketa-kate batetik igaroaraziz, non ekoizpen-faseak garatzen doazen, kadentzia edo erritmo jarraitu baten arabera. Kateko ekoizpenean ekoizpen-fase guztiak modu xehean zatitzen dira, fase bakoitza makina eta langile bati (edo batzuei) esleituz, fase bakoitzeko makinak eta langileak zeregin horietan erabat espezializatuak izanik. Aldi berean, ekoizpen-aldi bakoitzean artikuku edo unitate kopuru handiak ekoizten ditu, eta haiei irteera emateko kontsumo-merkatu zabalak behar dira. Egun, automobilak, ordenagailuak, etxeko elektrogailuak eta beste hainbat kontsumo produktuak ekoizteko metodo nagusia da. Izan ere, kontsumo-produktuak, bereziki estandarrak direnean, eta haien eskaera handiari esker, dira egokienak masa ekoizpenaren abantailak probesteko. Abantailak horiek kontu murrizketarekin eta produktubitataren gehikuntzarekin daude loturik. Kateko ekoizpena izan zen Industria Iraultza bultzatu zuen faktore nagisienetakoa, XIX. mendearen hasieratik. Beranduago, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, taylorismoak eta fordismoak masako ekoizpena aztertu, hobetu eta probestu zuten, produktibitatea areago gehitzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, line production, chain production; gaztelaniaz, producción en cadena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Baterako ekoizpenaBaterako ekoizpena edo ekoizpen bateratua, ekoizpen bakuna ez bezala, ekoizpen-prozesu batean azpiegitura, material eta langile berdinak erabiliz aldi berean produktu ezberdinak, koproduktu izenekoak, eta azpiproduktuak eskuratzen dituen produkzio-sistema da.…
Eskabidezko ekoizpena (eskabidepeko ekoizpena)Eskabidezko ekoizpena edo eskabidepeko ekoizpena, eskaerapeko ekoizpena ere deitua, bezero batek egindako eskabide baten ondorioz bakarrik abiarazi eta garatu egiten den ekoizpen-sistema da. Aurkako ekoizpen sistema stock-ekoizpena da,…
Kadentzia (ekoizpena)Enpresa eta lantegietan, kadentzia muntaketa-kate bateko ekoizpen-abiadura da, bereziki serieko ekoizpenean erabiltzen dena. Ekoizpen-unitateak funtzionamendu orduekin zatituz kalkulatzen da. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena Botila-lepoa (ekoizpena)