Kartelak (ekonomia)


KategoriakEkonomia

Kartel ekonomikoak sektore eta jarduera bereko enpresen arteko hitzarmen iraunkorrak dira, ekoizpen kopuruak eta prezioak adostu eta finkatzeko asmoz, bereziki kopurua murriztuz eta ondorioz prezioa igoaraziz. Kartel batean diharduten enpresak izanik sektore berekoak izanik, enpresa-kontzentrazioaren baitan kontzentrazio horizontalaren aldaera dela esan daiteke.

Kartela osatzen duten enpresek de facto monopolioa osatzen dute, bakoitzak bere independentzia atxiki arren, eta teoria ekonomikoan kolusio deritze haien arteko akordioei. Hala ere, teoria ekonomikoan frogatzen da, kolusio edo adostasun horiek ezegonkorrak izaten direla, karteleko enpresek ekoizpenak handituz mozkin gehiago eskuratzeko pizgarria izaten dutelako.

Kartela osatzen duten enpresen osatzen duten monopolioa dela eta, kartelak merkatuko lehia askearen aurkakoak dira, eta ondorio kaltegarriak ekartzen ditu kontsumitzailearentzat, prezioak gehituz, eta beste enpresentzat, enpresa berrien sarrera eragotziz. Hori dela eta, kartelak debekatuta daude merkatu librea aldezten duten herrialdeetan. Hala ere, egun egon badaude kartelak, eta horietan ezagunena petrolio esportazio handienak egiten dituzten herrialdeek osatzen duten OPEP erakundea da, petrolioaren ekoizpena eta prezioa kontrolatzea helburu duena.

Hiztegia: ingelesez, cartel; gaztelaniaz, cártel.

Ikus, gainera


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Kartelak (ekonomia)"; Gizapedian, 30 urria, 2018, /kartelak-ekonomia/.
275 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.