Karlos Maria Isidro Borboikoa, Don Karlos ere deitua, gazteleraz eta izen osoz Carlos María Isidro de Borbón y Borbón-Parma (1788-1855), Espainiako infantea izan zen, Karlos IV. Borboikoa bigarren semea, Fernando VII. Espainiako errege izango zenaren ondoren. Bere anaiaren alaba Isabel II.arekin izandako auzi dinastikoaren protagonista nagusietako bat izan zen, Fernando VII.a semerik gabe hilda eta 1833ko irailean hil baino hilabete batzuk lehenago tronua alabari uzten zion 1789ko Santzio Pragmatikoa berrezarrita. Don Karlos eta bere jarraitzaile absolutistak Santzio Pragmatikoa legez kanpokoa zela argudiatuta lege salikoa aldarrikatzen zuten, tronua Karlos Maria Isidrori uzten ziona. Fernando VII-a hil zenean 1833an, artean haur txikia zen Isabel II.ari eman zitzaion tronua, bere ama Maria Kristina Borboikoa erregeorde zelarik. Karlos Maria Isidroren jarraitzaileek, karlistek alegia, ez zuten tronurapen edo erregina izendapen hori onartu eta Lehen Karlistaldia piztu zuten Fernando VII-a hil eta egun gutxira. Karlos Maria Isidrok ez zuen gudan parte hartze zuzenik izan, eta armada karlista bere presentziarekin lagundu baino ez zuen izan, gehienbat Hego Euskal Herrian. Lehen Karlistaldia bukatu baino lehen, 1839an, Frantziara ihes egin zuen bere familiarekin 1845ean bere seme Karlos Luisen alde abdikatu zuen. 1855ean hil zen Triesten.
Loturiko artikuluak
Maria, Orion trumoia eta Markinan euriaKutsu mitologikoa izan dezakeen atsotitza, Mariari edo Mari jainkosari erreferentzia egiten dionez, gorabehera meteorologikoak haren mendean daudela adierazteko. Agian, fenomeno meteorologikoak aurresanezinak eta nonnahi gerta daitezkeela ere adierazteko.
Agur Maria (otoitza)Agur Maria, agurmaria, abemaria edo ave maría erlijio katolikoko otoitza da, errosarioan eta Angelusean errezatzen dena. Agur Maria euskaraz Agur Maria graziaz betea,Jauna da zurekin, bedeinkatua zera zu…
Maria Solt eta KasteroMaria Solt eta Kastero Zuberoako euskal abesti herrikoia da, Pierre Topet Etxahun koblakariaren bertsoekin osatua. Hitzak Maria Solt eta Kastero bi amoros zahar bero. Hirurogei-hamarna urtetan hartü die…