Karikatura (irrimarra)


KategoriakArtea

François Lehideux-en karikatura, L'Humanité egunkaria, 1944

Karikatura edo irrimarra pertsona baten edo batzuen irudia desitxuratu den marrazkia da, haren hazpegiak esajeratuz edo jarrera komiko batean irudikatuz, trufa egin eta irria eragiteko asmoarekin. Artelan satirikoa da, beraz. Antzinatik ezagutzen da, Ponpeia eta Herkulanoko hormetan karikatura gisako freskoak aurkitu direnez. Baina XVIII. mendetik aurrera bereziki garatu den generoa izan da, politikarietaz irri egiteko bereziki,  aldizkari eta komikietan gehienbat.

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.