Kapital harpidetua, harpidetutako kapitala edo harpideturiko kapitala merkataritza sozietate bateko bazkideek eskuratu dituzten akzioen balioa da. Kapital harpidetua bazkideek une jakin batean ordaindu duten diru kapitak despoltsatuaren desberdina izan daiteke. Halaber, kapital harpidetua sozietateak harpidetzeko eskaini duen kapital jaulkitua baino txikiagoa izan daiteke, akzio batzuk jaberik aurkitu ez dutenean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital suscrito.
Loturiko artikuluak
Kapital zabalkuntzaKapitala handitzea, kapital-zabalkuntza, kapital-gehikuntza edo kapital-emendatzea ere deitua, enpresaren kapital soziala gehitzea da, bazkideei ekarpen gehigarriak eskainiz. Enpresak autofinantzatzeko duen aukeretako bat da, baliabide propioak gehituz inbertsio berriak…
Arrisku-kapitalArrisku-kapital edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak enpresan eta finantzazio gehigarria jasotzeko laguntza…
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.