Kapital finkoa (kapital iraunkorra)


KategoriakEnpresa

Enpresan, kapital finkoa edo kapital iraunkorra epe luzera erabiltzeko enpresak dituen aktiboko elementu operatibo material nahiz immaterialek osatzen dute, enpresako jardueran erabiltzen direnak, hala nola eraikin eta bestelako ondasun higiezinek, makineriak eta ibilgailuek eta programa informatikoek. Kontabilitate arloan, ibilgetu terminoa erabiltzen da elementu hauek biltzeko, kapital finkoaren terminoa gehienbat arlo ekonomikoan erabiltzen delarik. Kapital finko edo ibilgetuko elementu horiek, enpresaren berezko jardueraz baliatzen ez diren epe luzerako beste beste aktibo finkoekin batera, aktibo ez-korrontea osatzen dute. Kontzeptua ekonomia osora ere zabaldu daiteke, epe luzerako ekipamendua eta azpiegiturak bilduz orobat bere baitan. Kapital finkoa balio-galera nozitzen du denboran zehar, eta hori estaltzeko amortizazio ekonomikoa zuzkitu behar da aldiro.

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.