Eliza Katolikoan, kanonigoak katedral bati atxikitako apaiz sekularrak dira, katedralean bigarren mailako atazak egiten dituztenak, hala nola abesbatza zuzendu, pobreak artatu, eta horregatik prebenda izeneko ordainsariak eta pribilegioak jasotzen dituztenak. Erdi Aroan, kanonigo erregularrak, San Agustinen erregelapean, eta kanonigo sekularrak, esan bezala eliza bati atxikiak, bereizi ziren (ikus klero erregularra eta klero sekularra).
Loturiko artikuluak
Arrazoimen sekularraArrazoimen sekularra edo arrazoi sekularra erreferentzia metafisiko eta erlijiosoak baztertu egiten egiten dituen pentsaera eta ezagutza mota da. Ilustraziotik bereganatu zuen arrazionaltasun-proiektua da eta Descartesek abiarazi eta gerora…
 
 
Kleroa eta klerikoakKleroa (antzinako grezierazko kleros hitzetik, "talde") erlijio bateko hierarkiako karguen taldea da. Bereziki kristau elizei buruz erabiltzen da, kristautasunaren baitan sortu baitzen terminoa. Antzinako Erregimenean, kleroak hiru estamentuetako…
 
 
Klero erregularra eta klero sekularraKristau elizan, klero erregularra ordena monastiko baten baitan dagoen kleroa da, hots erregela monastiko bati atxikia eta monastegietan bizi dena, hala nola fraideak, lekaimeak eta bestelako monakoak. Klero…