Jarduera estrakurrikularrak eta eskolaz kanpoko ekintzak


KategoriakHezkuntza

Jarduerak estrakurrikularrak ikasleek eskolan burutzen dituzten jarduera osagarriak dira, kurrikulutik kanpokoak baino aldi berean kurrikulua osatu dezaketenak. Eskolatik antolatu eta proposatuak nahiz eskolatik kanpokoak izan daitezke, baino betiere kurrikuluan jasotzen ez diren arlo edo eduki berriekin loturikoak. Kurrikuluan barneratzen ez direnez, ez dira derrigorrezkoak, gurasoek erabakitzen dituzte, haurren proposamen edo onespenarekin noski, baino ebaluatuak izan daitezke. Abantaila gisa, haurrari eskolatik kanpo lagun taldea zabaltzeko aukera ematen diote. Jarduera estrakurrikularren adibideak dira ikasleen antzerki emanaldi bat prestatzeko saioak, instrumentu bat jotzen ikasteko musikako klase osagarriak eta kirol jarduerak.

Eskolaz kanpoko ekintzak, ordea, eskolatik kanpo ospatzen diren jarduera kurrikularrak dira, eskolak ingurunera zabaltzeko asmoarekin eginak, hala nola museo eta lantokietarako bisitak eta txangoak. Hala, eskolaz kanpoko ekintzek ikasleak gelan ikasitakoa, kurrikuluaren baitan, sendotu eta bertatik bertara ikastea dute helburu.

223 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.