Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.
Janari-desertuak edo janari-basamortuak kalitatezko janaria erosteko oztopo eta zailtasunak dituzten eremu geografikoak dira, janaridendak urruti izan eta haietarako irisgarritasun egokirik ez dagoenean. Bereziki Ameriketako Estatu Batuetan aztertutako problematika izan da; hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetatik dator janari-desertuen lehengo definizio operatibo eta zehatza: gutxienez populazioaren %33ak janaridenda handi batetik 1 milia (10 milia landa eremuetan) baino urrunago bizi direneko eremu administratiboak dira. Beste definizo batzuek errenta eta garraio-aukera ere barnehartzen dituzte. Ameriketako Estatu Batuetan bereziki hegoaldeko estatuetan eta hiri handietako aldlri pobreetan gertatzen den fenomenoa da, osasun-arazo larriak, hala nola obesitatea, eragiten dituena; izan ere, janari-desertuetan bizi diren pertsonak eta familiak maiz zabor-jana jan beharrean daude, janari azkarreko jatetxe edo gasolindegietan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, food desert; gaztelaniaz, desierto alimentario.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.