Artikulu honek hirugarren adinaren kontzeptuaren ikuspuntu kritikoa agertzen du. Hirugarren adina edo zahartzaroa agure eta adinduei ezartzen zaien adin-markatzailea da, agureak modu kolektibo eta orokorrean erabiltzen den kategoria eta…

Fertilitatea edo ugalmena emakume jakin batek edo orokorrean emakume talde batek umeak egiteko duen gaitasun biologikoa da. Gaitasun biologiko hori menarkiarekin edo lehen hilekoarekin hasi eta menopuasiarekin bukatzen da, fertilitatea eragiten duten bestelako faktoreak ere dauden arren. Demografian, fertilitatea edo ugaltzeko adina 15-49 urte bitartean dela kontsideratzen da. Tarte horren barruan, ugalmen handiena 20 urteren inguruan gertatzen da, eta 30 urtetik aurrera beheraka doa, eta bereziki 35 urtetik aurrera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fecundity; gaztelaniaz, fertilidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.