Biztanleriaren benetako hazkundea edo populazioaren benetako hazkundea, hazkunde erreala ere deitua, eskualde batean eta epe jakin batean zehar, biztanleriak, biztanle kopuruak alegia, izan duen aldaketa erreala da. Berezko…
Jaiotza-tasa edo jaiotze-tasa (zehatzago, jaiotza-tasa gordina edo jaiotza-tasa orokorra) populazio batean bizirik jaiotako haurren kopurua da, batezbestekoa kalkulatuta, urteko eta 1000 biztanleko. Adibidez, 5000 biztanleko herri batean 120 haur jaio badira bi urtetan, jaiotza tasa 1000 biztanleko 120/(5x2)=12 haur izango da, hau da, bi urte horietan zehat 1.000 biztanleko 12 haur jaio dira.
Urteko datuetarako, jaiotza tasa kalkulatzeko formula hau da:
Jaiotza-tasa populazioaren hazkundearen osagai nagusi bat da. Heriotza-tasa kenduta, populazioaren berezko hazkundea definitzen du, eta berezko hazkundeari migrazio-saldoa gehiturik, hazkunde totala eskuratzen da.
Anitz dira jaiotza-tasa eragiten duten faktoreak, hala nola faktore demografikoak (belaunaldi gazteen portzentaje handiak gehitu egiten du jaiotza tasa, eta biztanleriaren zahartzeak gutxitu), ekonomikoak (emakumeen presentzia eta jarduera lan-merkatuan, haurrak izateko laguntzak, ....) eta kulturalak (tradizioa, erlijioa, familiaren pertzepzioa, indibidualismoa).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, birth rate; gaztelaniaz, tasa de natalidad.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.