Izakinak enpresak alde batetik bere jarduera ekonomikoa eta ekoizpena garatzeko baliatu eta bestetik bezeroei saltzeko dauzkan material, osagai, artikulu eta produktuak dira, orokorrean urtebeteko epean baino lehenago kontsumitu, berritu eta saltzen direnak. Izakinak dira, beraz, lehengaiak, osagaiak, bideango produktuak, produktu erdibukatuak, azpiproduktuak, ontziak eta bilgarriak eta gainerako material eta artikulu osagarriak (bulegoko materiala, ...). Terminoa kontabilitatean erabiltzen da, izakinak izanik aktibo korronteko ondare-masa bat.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, existencias.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
LehengaiakLehengaiak naturatik eskuratzen diren materialak dira (ikus, baliabide naturalak) zuzenean baliatzeko (adibidez, ikatza eraikinetako berokuntzarako erabiltzen denean, edateko ura) edo ekoizpen-prozesu batean integratuta (zura, altzariak egiteko), horiek eraldatuz,…