Aktibo ez korrontea edo aktibo finkoa enpresak epe luzera dauzkan ondasun eta eskubideek osatzen duten ondare-masa da, aktibo korrontearekin batera enpresako aktibo osoa osatzen duena. Aktibo ez-korronteko elementuen…
Izakinak enpresak alde batetik bere jarduera ekonomikoa eta ekoizpena garatzeko baliatu eta bestetik bezeroei saltzeko dauzkan material, osagai, artikulu eta produktuak dira, orokorrean urtebeteko epean baino lehenago kontsumitu, berritu eta saltzen direnak. Izakinak dira, beraz, lehengaiak, osagaiak, bideango produktuak, produktu erdibukatuak, azpiproduktuak, ontziak eta bilgarriak eta gainerako material eta artikulu osagarriak (bulegoko materiala, ...). Terminoa kontabilitatean erabiltzen da, izakinak izanik aktibo korronteko ondare-masa bat.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, existencias.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.