Inaktibitatea lan edo bestelako jarduerak egiten ez duen pertsonaren egoera da. Inaktibitate iraunkorrak asperdura, eta ondoren desmotibazioa, antsietatea, isolamendua eta depresioa ekar ditzake. Okerrena da ondorio horiek gurpil…

Isolamendu afektiboa edo isolatze afektiboa, oinazea eta atsekabea eragin edo mehatxu gisa ikusten dituen trauma edo esperientzia negatiboak pairatu ondoren, indibiduo batek emozio horiek baztertu eta haien ezaugarri informatibo eta kognitibo hutsekin utziz garatzen duen defentsa-mekanismoa da. Esperientzia negatibo horiek denboran zehar modu jarraituan garatzen direnean eta emozio horiek behin eta berriz azalaraztea ekiditeko, indibiduoak haiek gertatzen diren ingurune sozial eta afektibotik isolatzen du bere burua, azkenean haren isolamendu soziala ekarriz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aislamiento afectivo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.