Iraupen luzeko langabetuak


KategoriakEkonomia

Iraupen luzeko langabetuak denbora luzean eta etenik gabe lan bila eta lan aurkitu ezinik dabiltzan pertsonak dira. Estatistikoki, Espainian, iraupen luzeko langabetuak gutxienez urtebetean langabezian, enplegu zerbitzu publikoan behar bezala erregistraturik egon diren haiek dira. Iraupen luzeko langabezia adin tarte guztietan azaltzen da bada ere, adina gora joan ahala gero eta maizago agertzen den egoera da.  Bereziki larria 50 urtetik gorako pertsonen artean, haiek lana galdu eta zailtasun handiak baitituzte lanpostu bat eskuratzeko, enplegatzaileek langile gazteak nahiago izaten baitituzte. Iraupen luzeko langabeziaren arrazoiak estrukturalak izan daitezke (eskualde baten dinamismo ekonomikoaren falta) baina pertsonalak ere izan daitezke (trebakuntza mugatua dela -ikus, kualifikaziorik gabeko langileak-, haien malgutasun eskasa). Edonola ere, iraupen luzeko langabezia fenomeno sozial larria da, langabetu horiek gurpil zoro batean harrapaturik geratzen baitira askotan, denboran luzean langabezian izanda, enplegatzaileek  nahiago izaten dute lan giroan murgildurik ibili den jendea kontratatzea. Horri gehitu behar zaio pertsona horiek pairatzen duten estigmatizazioa, batzuetan lan egiteko ahalegin nahikorik egin ez, bizimodua langabeziarako subsidioez atera, eta finean alperrak eta parasito sozialak direla egotzita. Pertsonalki ere baditu ondorio latzak langabeziak, askotan pertsona horiek bere baitan bildu, isolamendu soziala eta azkenean esklusioa ere pairatzen dutelako, batzuetan alkoholismo eta beste adikzioetarako ateak zabalduz. Azkekean, horixe da, hain zuzen, pertsona horiek lan munduan integratu beharraren arrazoi nagusia.

316 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.