Adikzioa hasiera batean plazera izan edo gaitza arintzea helburu duen portaera bat (drogak hartzea, jokoa, sare sozialetan aritzea, ...) sistematikoki eta modu iraunkorrean subjektuaren kontroletik kanpo geratzen denean gertatzen da, dependentzia fisiko nahiz psikologikoa eta abstinentzia-sindromea eraginez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, addiction; gaztelaniaz, adicción.
Loturiko artikuluak
Abstinentzia-sindromeaAbstinentzia-sindromea droga batekiko adizkioa pairatzen duen pertsona batek horren kontsumo erregularra utzi edo nabarmen murrizten duenean dituen asaldura fisiko eta psikologikoen multzoa da. Abstinentzia-sindromearen sintomak drogaren arabera aldatzen…
PortaeraPortaera izaki bizidunen ekintza guztien multzoa da, hala nola mugitzea, elikatzea, eta gizakien kasuan gainera gizakiei dagozkien ekintza eta ahalmenak, hala nola hitz egitea, lan egitea eta pertsonen arteko…
DrogakDrogak (etimologiaz, neerlanderazko droghe vate esamoldetik, "kupel lehorrak", Erdi Aroan kupeletan gordetzen ziren substantzia lehorrei erreferentzia eginez; zeltierako drough, "txarra", hitzetik eratortzen dela ere aipatu da) kontzientzia, hautematea,…