Artikulu hau intuizioaren kontzeptu orokorrari buruzko da. Agian, zehazkiago, Descartesen intuizio kontzeptua edo Kanten filosofiako intuizio sentikorraren kontzeptua bilatzen ari zinen.
Filosofian, intuizioa edo sena ezagutza era introspektiboan, arrazoimena eta esperientzia erabili gabe, zuzenean eskuratzen den ezaguera da, iritziaren eta sinesmenaren antzekoa, baina hala ere argi eta garbi agertu eta egiazkotzat hartzen dena. Kontzeptuaren beste definizio batzuk plazaratu dira filosofiaren historian: kartesianismoan, intuizio arrazoigarria, arrazoi bidez eskuratutakoa, eta intuizio sentigarria, esperientziatik jasotakoa, bereizten dira, intuizioa ezagutzarekin berarekin identifikatuz; Blaise Pascal XVIII. mendeko filosofoak esprit de finesse izendatu zuen intuizioa, eta esprit géometrique arrazoia; Spinoza eta Henri Bergson-en arabera, berriz, mundua osotasun moduan ulertuta eskuratzen den ezagutza zehatza da, zientziaz eskuraturiko ezagutza ez bezalakoa.
Intuizioa matematikaren filosofian bereziki landutako gaia da; hain zuzen, matematikan bi joera bereiz daitezke: batetik, matematikaren metodoa intuizioz gara daitekeela aldezten duena; eta bestetik, intuizioa guztiz baztertu, eta logika beste ezer erabili behar ez dela baieztatzen duena; adibidez, "2+2=4" proposizioari buruz, pentsa liteke intuiziozko egia dela eta ez dagoela frogatu beharrik.1
Etikan ere, agindu etikoen balioa intuiziotik edo beste nonbaitetik eratortzen den eztabaida dago; adibidez, "hilketa gaitzesgarria da" intuiziotik dator ala beste nolabait justifikatu daiteke?2
Ikus, gainera
Erreferentziak
2.
Iannone AP. Intuition. In: Dictionary of World Philosophy. ; 2001:269-270.
Loturiko artikuluak
Ebidentzia edo nabaritasuna (Descartes)Descartesentzat, ebidentzia edo nabaritasuna egiaren oinarrizko propietatea da; ez dago, beraz, ebidentziarik gabeko egiarik, eta ebidentzia hori intuizioz baino ezin da gertatu, ideiak argitasunez eta bereizkortasunez azaltzen zaizkigunean. Beste hitzetan,…
Intuizionismoa (etika)Intuizionismo etikoak jokabide zuzenak eta okerrak zeintzuk diren agerikoak direla, intuizioz ulertu eta justifikaturik daudela, eta beraz argudiaketarik behar ez dutela, baieztatzen duen ikuspegia da. XVIII. mendetik XX.…
Intuizioa (Descartes)Descartesentzat, intuizioa gogamenaren zuzeneko ekintza sinplea da, zeinaren bitarte ideiak era garbian azaltzen zaizkigu, bere hitzetan argitasunez eta bereizkortasunez. Intuizioz baino ezin diren bereganatu ideia argi eta bereizkor…