Descartesentzat, ebidentzia edo nabaritasuna egiaren oinarrizko propietatea da; ez dago, beraz, ebidentziarik gabeko egiarik, eta ebidentzia hori intuizioz baino ezin da gertatu, ideiak argitasunez eta bereizkortasunez azaltzen zaizkigunean. Beste hitzetan, ebidentzia, ideia sinpleak, guztiz egiazkoak, jasotzeko modua da, intuizioa edo gogamen hutsezko jarduna erabiliz eta informazio engainagarria ematen diguten zentzumenak baztertuz. Intuizioz jaso, ebidentzia osatzen duten eta beraz egiazkoak diren ideia argi eta bereizkor hauek dedukzioaz landuz ideia konplexuagoak lantzera helduko gara.
Loturiko artikuluak
Interes orokorra edo publikoaInteres orokorrak edo interes publikoak gizartearentzat edo komunitate jakin batentzat probetxugarri edo mesedegarri den horri egiten dion erreferentzia, interes partikularrekin kontrajarrita. Estatuaren jarduna eta zerbitzu publikoak justifikatu eta…
Sortzetiko ideiak, ideien innatismoa (Descartes)Descartesen arabera, sortzetiko ideiak, jaiotzatiko ideiak, ideia jatorrizkoak edo ideia innatoak, gizakiak inongo pertzepzio edo hautematerik eta esperientziarik gabe berez dituen kontzeptuak dira, besteak beste Jainkoa, arima, substantzia…
Aurreiritziak (aurrezjuzguak)Aurreiritziak edo aurrejuzguak gehienetan pertsona eta ideiei buruz haietaz informaziorik izan gabe eratzen diren iritziak dira, gehienetan negatiboak. Aurreiritziak indibidualak dira, estereotipoak ez bezala, pertsona jakin batek beste…