Intersexualitatea organo eta atributu sexual maskulinoak nahiz femeninoak dituzten pertsonen ezaugarria da, anomalia genetikoengatik edo garapen sexualean zehar dauden gorabeherengatik. Beraz, pertsona intersexualek ez dituzte gizarteko normatibitate sexual nagusiaren arabera gizonek eta emakumeek eduki beharko lituzketen ezaugarri guztiak. Naturako beste izaki bizidunen artean ere maiz gertatzen den fenomenoa da, hermafroditismo termnioarekin izendatzen dena, baina pertsona intersexualei hermafrodita deitzea gutxiesgarritzat hartzen da.
Gizarte askotan intersexualitatea tabutzat hartzen da, eta horren ondorioz pertsona intersexualek euren kondizio sexuala ezkutatu egiten dute. Hala ere, intersexualitateak ez du baldintzatzen pertsona horien orientazio sexuala eta genero-identitatea, eta sexualitate guztiz normala bizi dezakete, gizartean dauden estereotipoak gorabehera. Hala ere, diskriminazioa eta estigmatizazioa ohikoak izaten dira pertsona horien bizitzan, gizartean nagusitzen den binarismo sexuala dela eta.
Loturiko artikuluak
Estigmak eta estigmatizazioaEstigma (antzinako grezierazko stigma hitzetik, "punta duen objektu batekin egindako orban edo marka") gizarte harremanetan eragin negatiboa (diskriminazioa, bazterketa) dakarren ezaugarri pertsonal edo kolektibo berezia da, negatiboki baloratua eta…
Genero-rolakGenero-rolak gizarte edo kultura batean emakumeari nahiz gizonari atxikitzen zaizkion rolak, hala nola jokabideak, pentsamoldeak, iritziak, emakume nahiz gizonengandik espero direnak, emakume eta gizonak bereizi eta beraz gizartearen…
Genero epidiktikoaGenero epidiktikoa edo genero erakuslea (latinez, genus demostrativum) erretorika klasikoaren hiru generoetako bat da, Anaximenes Lampsakokoak egindako sailkapenaren arabera, genero judizialarekin eta politikoarekin batera. Iraganeko gertakari eta pertsonaiei buruzkoa da,…