Sexu orientazioa (orientazio sexuala)


KategoriakSexologia

Sexu orientazioa edo orientazio sexuala sexu jakin batenganako sexu desira eta afektibitate sexuala da. Sexu orientazioa beste sexuko pertsonengana zuzentzen denean, sexu orientazioa heterosexuala dela esaten da, gizonarengandik emakumearengana nahiz emakumearengandik gizonarengana; sexu orientazioa sexu bereko pertsonenganakoa denean, sexu orientazioa homosexuala dela esaten da. Pertosna batek gizon nahiz emakumeenganako sexu orientazioa izan dezake, eta orduan sexu orientazioa bisexuala dela estaen da. Sexu orientazioa asexuala ere izan daiteke, pertsonak desira sexualik sentitzen ez duenean, ez gizonengana ez emakumeengana.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sexual orientation; gaztelaniaz, orientación sexual.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.