Agian, internalizazioa enpresa arloan bilatzen ari zinen.
Soziologian eta psikologian, internalizazioa subjektu batek gizarteko arauak, balioak eta ezagutzak (hitz batean, kultura) bereganatzeko prozesua. Sozializazio prozesuaren alderdi nagusietako bat da, ezinbestekoa subjektua gizarteratu dadin; hain zuzen ere, internalizazioak huts egiten badu, sozializazioak ere huts egingo du ezinbestean, gizarte desbideratzea eta bestelako ondorioak sorraraziz. Internalizazioaren garrantzia Lev Vigotsky psikologoak (1896-1934) nabarmendu zuen; bere iritziz, internalizazioa subjektuen arteko harremanetan eta subjektuarengandik at dauden egoeretan du jatorri: hezitzailearen papera internalizazioa arrakastatsu bihurtzea da, horretarako abiapuntu eta oinarri egokiak jarriz (ikus, gainera, Hurbileko Garapen Eremua).
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Hurbileko garapen eremuaHurbileko garapen eremua, hurbileko garapen esparrua edo garapen hurbileko eremua, esparrua edo zonaldea Lev Seminovitx Vigotski errusiar psikologoak (1896-1934) ikaskuntzaren teoria konstruktibista sozialaren baitan landu zuen kontzeptua da,…
Konfort-eremuaKonfort-eremua pertsona bat ongi eta eroso sentitzen den egoera da, bereziki egoera hori kolokan jar dezaketen zirkunstantziek pertsonaren egonezina dakartelarik. Orokorrean, pertsona zoriontsu baten egunerokotasuna osatzen duten elementu…