Agian interbentzionismo politikoari buruz bilatzen ari zinen, baina hau interbentzionismo ekonomikoari buruzko artikulua da.
Interbentzionismoa, zehatzago estatuaren interbentzionismo ekonomikoa, ekonomian estatu edo sektore publikoaren eskuhartze aktiboa eta eskuhartze hori sustatzen duen politika ekonomikoa da, jarduera ekonomikoa legez erregulatuz eta kontrolatuz, zergak ezarriz, diru-politika aktiboa garatuz eta protekzionismoa sustatuz, besteak beste. Interbentzionismoa merkatu akatsak zuzendu (adibidez, kutsadura eragiten duten jarduerak zergapetuz) eta aberastasuna birbanatzeko helburuarekin justifikatzen da bereziki, eta orokorrean sozialdemokraziak eta ezker politikoko beste ideologiek bereganatzen dute. Aurkako filosofia ekonomikoa liberalismoa da.
Loturiko artikuluak
Barometro ekonomikoaBarometro ekonomikoa ikerketa ekonomikorako erakunde batek aldiro herrialde edo eskualde bateko koiuntura ekonomikoari buruz osatu eta publikoki plazaratzen duen txosten ekonomikoa, aldiko adierazle ekonomikoak zehaztuz, horien interpretazioa eginez,…
Politika makroekonomikoakPolitika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Erregulazioa (politika)Politikan, erregulazioa gobernu-arlo jakin batean arauak sortu eta indarrean jartzea da, arlo horretan izan daitezkeen arazoak eta disfuntzioak arindu eta finean konpontzeko. Adibide garbi bat trafikoa da, ezinbestekoa…