Industria, lehengaiak eta bestelako gaiak eraldatu edo osagaiak muntatu egiten dituen jarduera ekonomikoa da, horren emaitza gisa produktuak ekoizten dituena, azken kontsumitzaileentzat edo beste industria batzuek berriz ere…
Siderurgia burdin mea eraldatu eta burdina eta horren aleazioak, hala nola altzairua, ekoizteko teknika eta jardueren multzoa da. Teknika horiek erabiliz burdina ekoizten duen industriaren sektore ekonomikoari deitzen zaio industria siderurgikoa (labur industria siderurgikoari ere siderurgia deitzen bazaio ere), orokorrean era guztietako metalak ekoitzen dituen industria metalurgikoaren atala.
Industria siderurgikoa oinarrizko industrietako bat da, beste industria eraldatzaileentzako burdina eta altzairua eskainiz, modu sinple batean landua, hala nola xafla nahiz barra moduan. Beste alde batetik, azpiegitura eta instalakuntza handiak (labe garaiak, adibidez) behar dituen industria da, eta kapital fisiko trinkoa behar duena, inbertsio ekonomiko handiekin. Hori dela eta, industria siderurgikoa enpresa handien esku egoten da. Industria siderurgikoaren beste ezaugarri bat bere kontzentrazio geografikoa da, bere neurriko garraio azpiegituren eta burdinaren industria eraldatzaileen ondoan. Euskal Herrian adibidez, industria siderurgikoaren kontzentrazio handia izan zen, beste industriekin batera, Bilboko Itsasadarreko Ezkerraldean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.