Sektore ekonomikoak edo ekonomia sektoreak, sektore produktibo edo jarduera sektoreak ere deituak, erabilitako baliabide, garatutako prozesu eta produktu eta teknikaren arabera ezaugarri antzekoak biltzen dituzten aparatu produktibo eta jarduera ekonomikoen multzoak dira. Bereizten diren sektore ekonomiko nagusiak hauek dira:
Sektore ekonomikoen araberako sailkapena, ekoizpenaren azterketa ekonomikoa modu bateratuan bideratzea da, ezaugarri eta helburu homogeneoak dituzten jarduerak bilduz. Bestelako sailkapenak ere badaude; adibidez, zilarrezko ekonomia agureen kontsumo eta zerbitzuen inguruko sektorea da.
Chenery-Watanaberen arabera, sektore ekonomikoek tipologia hau erakusten dute:
- oinarriko sektoreak, bereziki beste sektoreentzako intsumoak ekoizten dituzten sektoreak (adibidez, nekazaritza);
- sektore gakoak, beste sektoreetatik intsumo kopuru handiak jasotzen dituztenak, aldi berean beste sektoreentzako intsumoak ekoizteko, eta beraz, atzerako eta aurrerako eragin ekonomiko handia sorrarazten dutenak (adibidez, automozioa);
- arrasteko sektoreak, beste sektoreetatik intsumo asko baliatzen dituzten sektoreak, eta arraste efektua bati esker, ekonomian ekoizpen globala gehitzen dutenak (adibidez, eraikuntza);
- sektore independenteak, intsumo aldetik beste sektoreekiko harreman handirik ez duten sektoreak (adibidez, zerbitzuak).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hirugarren sektorea (zerbitzu sektorea)Hirugarren sektorea edo zerbitzu sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza, hezkuntza ,osasuna,…
Lehen sektoreaLehen sektorea lurretik eta itsasotik baliabide naturalak erauzi eta lehengaiak eta janaria ekoitzi egiten dituen sektore ekonomikoa da. Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza, arrantza eta industria estraktiboak (meatzaritza eta petrolioaren…
Jarduera ekonomikoakJarduera ekonomikoak edo ekonomia jarduerak (ekonomi jarduerak) ekoizpen faktoreak erabiliz eta aparatu produktibo baten baitan konbinaturik, ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi egiten diren ekintza eta prozesuen multzoa da. Zentzu…