Estatistikan, unitate estatistikoa populazio estatistiko bat osatzen duen elementueetako bakoitza da. Orokorrean, pertsonak edo izaki bizidunak direnean, indibiduo terminoa ere erabiltzen da populazioko elementu bakoitza izendatzeko. Adibidez, baso bateko espezie jakin bateko kakalardoak ikertu behar dira, basoko kakalardo-espezieko ale edo espezimen bakoitza da indibiduoa; eskualde bateko enpresa txki eta ertain guztien populazioa ikertu nahi denean, enpresa txiki eta ertain bakoitza da unitate estatistikoa.
Jaso nahi den ezaugarriari buruz unitate estatistiko batetik bestera dagoen aldakortasun edo zorizkotasunean datza estatistikaren muina. Estatistikak fenomeno aldakorrak eta zorizkoak ikertzen ditu, eta aldakortasun edo zorizkotasun hori unitate estatistiko edo inbididuo batetik bestera islatzen da.
Ikerketaren testuinguru orokorrean, bereziki metodologia estatistikoa erabiltzen ez denean, unitate estatististikoari behaketa-unitate deitzen zaio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Asoziazio estatistikoaAsoziazio estatistikoa bi aldagai estatistikoen artean dagoen erlazio estatistikoa izendatzeko erabili ohi den esamoldea da. Adibidez, sexua gaixotasuna bat pairatzeko probabilitatearekin loturik badago, bi aldagaiak estatistikoki asoziaturik daudela…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora…
Egozpen estatistikoaEstatistikan, inputazioa, egozketa edo egozpen estatistikoa (ingelesez, imputation) falta diren datuei (desagertutako datuak edo missing values) eta muturreko datuei (outliers) balio jakina esleitzeko metodoak dira, ondoren aplikatu beharreko teknika…