Test psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…

Psikologian, indibiduazioa pertsona batek bere autonomia, independentzia eta askatasuna eskuratu eta garatzeko prozesua da, azkenean bere burua definitzen eta garatzen burutuko dena. Carl Jung psikologoak bereziki landu zuen kontzeptua da, eta alor psikologiko eta sozialetik alor filosofiko eta espiritualera zabaldu zuen, indibiduazioa pertsona autorrealizatzeko eta autotranszendentziara heltzeko prozesutzat hartuz, giza kontzientzia gorenera heldu arte. Carl Rogers psikologoak ere, antzeko zentzuan, kasu egin zion indibiduazioaren kontzeptuari, bere giza nortasunaren teoriaren oinarri gisa. Rogersek indibiduazioa nortasunaren eraketa-prozesutzat hartzen zuen, bakoitzak azaleratu behar dituen jomugen araberakoa, norbera nolakoa izan behar den bilatzeari ekinez existentzia betea izateko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.